Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Ño!

Ño!

Idazlea: Pagola, Eli / Gartziandia, Maitane / Artetxe, Miren

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 140

Argitaletxea: Argia

Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute hiru lagunek Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, hamar eszena, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena "Xenpelar" Komikiari kontrapuntua emango dion pertsonaia. Errenteriako fabrikako langilea eta bertsolaria izan zen eta argazki-muntaia bidez txertatu dute liburuko pasarte desberdinetan, “gaurko bertsolariak xaxatzeko”, egileek diotenez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.