Ipuina

Nostalgia ez da salgai

Nostalgia ez da salgai

Idazlea: Idiart, Xan

Generoa: Ipuina

Orri kopurua: 217

Argitaletxea: Maiatz

Bigarren ipuin bilduma eskaintzen digu idazle garaztarrak. Irakasle baten begirada zorrotz eta landuarekin mundu batzuk sortzen ditu. Nahas mahas atsegin batean agertzen dizkigu berdin idazle etsitu bat, abere hiltzaile baten gogoeta bortitzak, krokodilo baten maitasunaren emaitza harrigarria edo miresten duen Sharon Tate batekin sortuko duen film apokaliptikoa. Euskara moderno landu batekin alor guztietara heltzen da, idazle sakon baten bidean.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.