Nor
Idazlea: Goikoetxea, Irati / Irrimarra
Generoa: Haur eta gazte literatura
Argitaletxea: 1545 Argitaletxea
14 urteko bost gaztetxo ditu ardatz eta euskarri eleberriak. Aurrez aurreko, zeharkako era begietara begirako begiradak korapilatuko dituzte, nahita eta nahi gabe. Begirada itsuak izango dira asko, mutuak beste asko, zalantzaz beteak gehienak. Erakutsi eta irakatsi ez dietena ispiluaren aurrean ezagutuko dute. Erantzunik gabeko galdera asko zamatuko ditu bakardadeak eta galderarik gabeko erantzun asko saretuko taldeak.
Nor izan, ikusia, onartua. Lehia, beldurra, identitatea, iraina, mina, ezintasuna, adiskidetasuna... horiek dira, besteak beste, istorioari tira egiten dioten hariak. Gainerakoek gugan duten eragina, guregatik garen edo besteengatik, gurekin garen edo besteekin. Nork trazatzen duen nor.
Liburuaren azken zatian bizitzaren esentzia mamitzeko galdera sorta bat dago atalka sailkatua. Hausnarketa filosofikoa ezinbestekoa baita zer, zein eta nor garen jakiteko.