Haur eta gazte literatura

Neguko oparia

Neguko oparia

Idazlea: Pasamar, Concha

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 36

Argitaletxea: Bookolia

Ohiko eskola-egun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak? Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriaren dirdaiarekin liluratzea.

Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonista txikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituen sentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositako testu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumea nabarmenaraziz.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.