Haur eta gazte literatura

Mexique Itsasontziaren izena

Mexique Itsasontziaren izena

Idazlea: Ferrada, Maria José

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 40

Argitaletxea: Txalaparta

1937ko maiatzaren 27an, Espainiako Gerra Zibil bete-betean, Mexique itsasontzian abiatu ziren Bordeletik Mexikora 456 ume, guztiak errepublikazaleen seme-alabak. Hiruzpalau hilabeterako joan ziren, hori zen asmoa, baina Errepublika galdu izanak eta ondoren Bigarren Mundu Gerra hasteak erbesteratzea betikotu zuen.

Album ilustratu honetan, gure historiaren puska bat kontatzen da, ume ikuspegitik, ahots n?abarduraz beteriko ahots xaloz. Itsasontzi baten historia ere badakar liburuak, jakinik ez dagoela beldurrik gabe bizitzeko eskubideari segika egunero ozeanoa zeharkatzen duten horien guztien erregistrorik.

Mari?a Jose? Ferradak testuaren samurtasunaz eta Ana Penyasek ilustrazioen indar adierazkorraz, biek ala biek bat egin dute modu berezi eta zintzoan erakusteko sentikortasun handiko bidaia emozional bat.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.