Maskara baten aitortza
Idazlea: Mishima, Yukio
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 225
Argitaletxea: Igela
Kochan nerabeak Japonia Inperialeko giro itoan atera beharko du aurrera, orein zauritu baten antzera, garaiko gizarteak inposaturiko moldeetara egokitzeko ahalegin betean.
Bere gorputz eta sexualitateari ezin konta ahala maskara jarri arren, pubertaroan beste mutil batenganako erakarpenak bidea irekiko dio bere desiren eta betebeharren arteko gatazka sakonari.
Lan autobiografiko honek eman zuen ezagutzera Yukio Mishima Japonia osoan.
Gibelsolasa: Angel Erro.
Egilea
Yukio Mishima. Idazlea, poeta eta aktorea izan zen. XX. mendeko autore nagusietako bat, Literaturako Nobel Sarirako hirutan izan zen hautatua, inoiz jaso ez bazuen ere. Ultraeskuindarra, atzerakoia eta nazionalista sutsua, Tatenokai milizia sortu zuen Enperadorearen eta japoniar balio tradizionalen gurtza oinarri. 1970ean, haren laguntzaz, Tokioko militarren base batean¿ komandantea bahitu, eta soldaduei Mendebaldearen eta 1947ko Konstituzioaren aurka altxatzeko deia egin zien. Soldaduek kasu zipitzik egin ez, eta Seppukuaz hil zuen bere burua.
Itzultzailea
Iker Alvarez (Iruñea, 1991). Itzultzailea da. Dylan Thomasen antologia bat itzulitakoa, egun Manga euskaratzen dabil. Japoniara iritsi diren Nafarren klubekoa. Urrelilia eta ezpata dakartza bere baitan. Hau du bere lehen itzulpena Igelan.