Poesia

Manttalingo alaba

Manttalingo alaba

Idazlea: Etxaburu, Mikel

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 80

Argitaletxea: Pamiela

Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu Manttalingo alaba bere poesia lan berrian.

Soiltasun argiz idatzia, poemaz poema dakartza itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeek jasandakoak. Gaur egunera etorrita, oroimenaren aldarria ez da debalde, hari ikusezin batez lotzen du irakurlea.

Lan honekin irabazi du Mikel Etxaburuk «Ernestina de Champourcin» Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emana.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.