Saiakera

Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia

Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia

Idazlea: Marx, Karl

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 237

Argitaletxea: Igela

Hegelek nonbait dio historia unibertsaleko gertakari eta pertsonaia handi guztiak bi aldiz gertatzen direla nolabait. Baina atzendu zitzaion eranstea aurrena tragedia gisa eta hurrena fartsa gisa jazo ohi direla...

Horrela hasten da Karl Marxen ezinbesteko lan hau, gaztea zela sutsuki idatzia, zeinean argi azaltzen dituen iraultzari, estatuari eta historiari buruzko bere ideiak.

Bide luzea egin du testu klasiko honek zure eskuetara iritsi arte, tartean lurrikara politiko basa eta ederrak sortuz. Orain zurea ere bada. Probestu!

Itzultzailea: Idoia Santamaría Urkaregi.

Gibelsolasa: Emilio Majuelo.

Egilea

Karl Marx. Filosofo, ekonomialari eta iraultzaile sozialista alemaniarra. Marxen pentsamenduak berebiziko eragina izan du historia politiko, intelektual eta ekonomiko garaikidean, baita horiek ikertzen dituzten zientzia sozialen oinarri teorikoetan ere. Friedrich Engels lagunarekin batera, komunismo modernoaren funtsak ezarri zituen. Kepler eta Espartakoren miresle, oraindik ere dena zalantzan jartzea lortzen du.

Itzultzailea

Idoia Santamaría Urkaregi (Donostia, 1962). Itzultzailea, zuzentzailea eta irakaslea da. Euskal Filologiako lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 2004tik Elhuyar Fundazioan lan egiten du. E. M. Forster, Friedrich Dürrenmatt, Ingeborg Bachmann eta W. G. Sebald itzuli ditu. Parisko galtzada-harrien azpiko hondartzan dabil paseoan beti.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.