Eleberria

Lehendakariaren alaba

Lehendakariaren alaba

Idazlea: Petxarroman, Iñaki

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 192

Argitaletxea: Elkar

2026an hasi eta 2040 arte, arrapaladan eramango zaituen thriller azkar bat duzu esku artean, Euskal Herriko politika eta mundu mailako larrialdi klimatikoa uztartzen dituen distopia: EH Bildu Gasteizko Jaurlaritzan, gero berriz ilegalizatua eta bere lehendakaria Baionan erbesteratua, Ayuso eta Abascal Espainiako Gobernuan, euri faltaren ondorioz ura negozio pribatu bihurtua, bero itzelaren eraginez ehunka mila migratzaile penintsulatik euskal kostaldera gazte asko, egoera etsigarri horri aurre egin nahian, ETA Berri izeneko erakundean sarturik, sabotajeak eta bestelako ekintzak burutzeko. Dena gure errealitatearen hain antzeko eta hain desberdin.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.