Haur eta gazte literatura

Lehen kanpaldia

Lehen kanpaldia

Idazlea: Van der Berg, Esther

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 32

Argitaletxea: Ttarttalo

Sagutxina oporretara doa, lehen aldiz, kanpinera. Baina, zer egin daiteke benetna kanpin batean? Sumatuko al du etxean egotearen falta?

Udako egun amaigabeei buruzko istorio samurra da honakoa, kanpina eta berdeguneak testuinguru dituena, eta lagun berriak ezagutzearen plazerean ardazten dena. Haurrek lehen aldien aurrean izan litzaketen galderak eta beldurrak ipuinen mundutik besarkatzeko lana.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.