Saiakera

Josefa, neskame

Josefa, neskame

Idazlea: Melgar, Alaitz

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 268

Argitaletxea: Elkar

Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. Alabaina, Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu orri hauetan horrez gain, bizitza konplikatua eta nortasun konplexua izan zuen pertsona baten nondik norakoa eta, aldi beran, isiltasunera kondenatutako guztiei hitza emateko ahalegin bat, ikusezinak ikusgarri bihurtzekoa.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.