Haur eta gazte literatura

Itzalen dama eta Patxi Bakallu: Harrizko herrementariak

Itzalen dama eta Patxi Bakallu: Harrizko herrementariak

Idazlea: Leonet Santa Cruz, Urtzi / G. Holgado, Iñaki

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 192

Argitaletxea: Elkar

Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz. Iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.