Eleberria

Independentzien eguzkiak

Independentzien eguzkiak

Idazlea: Kourouma, Ahmadou

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 256

Argitaletxea: Erein, Igela

«Erritmo narratibo afrikarrera egokitzen dut hizkuntza [...]. Liburu hau afrikarrei zuzentzen zaie. Malinkeraz pentsatu nuen eta frantsesez idatzi, naturaltzat jotzen dudan askatasun bat hartuz hizkuntza klasikoarekiko [...]. Zer egin nuen? Besterik gabe, nire izaera askatu, nire pentsamendua adierazteko zurrunegia zitzaidan hizkuntza klasiko bat itxuraldatuz. Beraz, malinkera frantsesera itzuli nuen, hizkuntza frantsesa hautsiz erritmo afrikarra berraurkitzeko eta berreraikitzeko. Estilo malinke bat sortzen ahalegindu nintzen. Malinkeraz hausnartzen nuen, eta saiatzen nintzen aurkezten nola hautematen zuen malinke batek gertaera jakin bat, nola agertzen zitzaion bere gogoan. Malinkeraz pentsatzen nuen, eta kontua zen gero malinkeraz egindako arrazoiketa intelektual hori berritzultzea, transmititzea».

Egilea

Ahmadou Kourouma (Boundiali, 1927 - Lyon, 2003) Malinke etniako idazle bolikostar bat izan zen, Afrikaren deskolonizazio garaiko gobernu diktatorialen aurka altxatu ziren autoreen artean lehenengoetakoa. 1968an argitaratu zuen bere lehenbiziko eleberria, Independentzien eguzkiak, malinkeraz pentsatua eta frantsesez idatzia, agintari kolonial frantsesen eta independentzia osteko elite afrikarren satira gordina. Bere idazketa eta jarrera politikoagatik, erbestean igaro behar izan zituen hainbat urte. Aipatu nobelaz gain, beste lau eleberri idatzi zituen, baita antzezlan bat eta haurrentzako liburu batzuk ere.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.