Hiriak eta urteak
Idazlea: Montoia, Xabier
Generoa: Poesia
Orri kopurua: 120
Argitaletxea: Pamiela argitaletxea
Munduari hemen Gasteiz deritza
Gasteiz Paris Amsterdam edo Bera
hiriak ez baitu izen bakarra
nonahi izanagatik berbera
aldatu egiten dira izenak
kale plaza eta etxeen tankera
nehoiz ez da aldatuko ordea
hiriaren gurari egarbera
egarriak dago eta goseak
euri-jasak ere ez du asetzen
ezta lasaitzen ere legeak
alferrik ditu hormak eta ateak
giltzarrapoak ez du gerizatzen
nahitaez eginen du bereak
Hemezortzi urte pasatu dira Xabier Montoia idazle eta kantariak Bingo bere azken poesia-lana plazaratu zuenetik. Denbora horretan eleberriak eta ipuinak argitaratu ditu, baina, berak aitortzen duen bezala, noiztenka poesiak bisita egiten dio. Liburu hau azkeneko bi urteetako "bisita" horren emaitza da.