Antzerkia

Hildako haurra

Hildako haurra

Idazlea: Barandiaran, Gotzon

Generoa: Antzerkia

Orri kopurua: 102

Argitaletxea: Susa literatura

Bilduma:Ganbila. Zenbakia bilduman: 20.

Gotzon Barandiaran Arteagaren bi antzezlan bildu ditugu liburu honetan: Hildako haurra, orain arte antzeztu gabekoa, eta Besaulkiak, Abarka antzerki taldeak oholtzara eramana, Ander Lipusen zuzendaritzapean.

Ahots aniztasuna da testu hauen beste bereizgarri garrantzitsu bat, botere mota ezberdinekiko dialogoan edo, esan dezagun, etengabeko talkan. Oholtzako kodeetara gerturatzen jakin duen idazle baten testuak dituzue honakoak: hitzaren trebezia landu izan duenari dagokion legez, irakurtzen dituenarentzat ere gozagarri.

Azaleko irudia: Malen Amenabar.

Diseinua: Metrokoadroka.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.