Harkaitz Cano eta gaur egungo euskal literatura sistema
Idazlea: Sampedro Alegria, Aiora
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 194
Argitaletxea: EHU
Euskal sistema literarioa sistema ahula da, baina azken urteetan inguruan ditugun eta hizkuntza handiak baliatzen dituzten sistemek izandako garapenaren antzeko eboluzioa lortu du literatura-testuen moldeen, gaien edo generoen alderdian. Eta ez da ohikoa izan gure historian zehar.
Hori argitzeko, liburu honek euskal sistema literarioa aztertzen du ikuspegi zabal bat baliatuz. Lehen atalean azterketa egiteko metodologia azaltzen da. Ondoren, euskal sistema literarioa eta haren egiturak aztertzen dira haren funtzionamendua ulertzeko. Eta azkenekoan, Harkaitz Canoren ibilbide literarioaren alderdirik nagusienak aztertzen dira. Eranskin gisa, egituraketa hau ulertzeko lagungarriak diren euskal argitaletxeen galdetegiak gehitzen dira merkaturatze-datuen inguruko kuriositatea asebetetzekotan.