Gizadiaren oren gorenak
Idazlea: Zweig, Stefan
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 270
Argitaletxea: Katakrak
«Artista bakar bat ere ez da eguneko hogeita lau orduetan etenik gabe artista. Lortzen duen funtsezko guztia, iraunkor guztia, ohiz kanpoko inspirazio-une bakanetan gertatzen da beti». Stefan Zweig, hitzaurrean
«Ez omen dago idazlerik Historiaren esku fina gaindi dezakeenik, eta badirudi Stefan Zweigek harexentzako prest utzi zuela liburu honetako azken eszena; Wilson zaharra etxera bueltan, behe-lainoa kontinenteen artean, jendea mutu. Datorrela Historia orain, eta segitu dezala idazten, dio Zweigek, ni ez bainaiz ausartzen», Nerea Ibarzabal, hitzatzean
Egilea
Stefan Zweig (Viena 1881 - Petrópolis 1942). Idazle, biografo eta ekintzaile judu austriarra izan zen. Lehen mundu gerran bakezalea izan zen, literaturako genero ia guztietan ekoiztu zuen eta interes berezia izan zuen historiak zuen alde literarioa bilatu eta idazteko. Hermann Hesseren laguna izan zen eta Thomas Mann ezagutu zuen. Bost dozena lan baino gehiago argitaratu zituen bizirik zegoenean eta, denen artean, Gizadiaren oren gorenak izan zen gehien saldu zenetako bat.
Euskaraz, Xake nobela (Alberdania 1999, Xabier Mendiguren Bereziartuk itzulia), Emakume ezezagun baten gutuna (Igela 2005) eta Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan (Igela 2007) irakur daitezke, Gizadiaren oren gorenak bezala, aurreko biak Edorta Mataukok itzuli zituen.