Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Saiakera
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera

Idazlea: Macaya, Laura
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 124
Argitaletxea: Katakrak
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera liburuak Sarah Schulmanen Conflict is not abuse (2016) liburutik hartzen du izenburua, eta zigorraren logikak gatazken konponketa eta osatzea ezinezko bilakatzen duela hausnartzen du. Argitalpen honek bost atal dauzka: (1) Punitibismoa, (2) Sexu-indarkeria, (3) Zis gizonik edo erasotzailerik ez dagoenean, (4) Kantzelazioak eta (5) Kasu instituzionalak. Bost alde horietatik egiten du liburuak gogoeta, eta zigorraren kultura kritikatzen du, emakumearen askapena ardatz hartuta.