Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Ipuina
Ez naiz ondo akordatzen. Autohagiografia bat 101 ataletan

Idazlea: Linazasoro, Karlos
Generoa: Ipuina
Orri kopurua: 156
Argitaletxea: Elkar
Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak... Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa. Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren esku-joko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa... Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!