Euskal izarra beti pizturik

Idazlea: Aurkenerena Barandiaran, Joseba
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 412
Argitaletxea: Dakit Argitaldaria
Euskal izar ederra zeruan dantzari, euskal herrietan barna jendeak kantari. Herri honen patua, halabeharra, mendeetan barna, kantatuz, dantzatuz eta lan eginez irautea baita. Horrela egin zuten gure aita-amek eta horrela egiten dugu gaur guk ere, geroan gure seme-alabek eginen duten antzera. Desagertzera kondenaturik gaudela diote, horrela nahi dute, bederen. Gure mintzaira XX. mendera ez zela iritsiko erran zuten eta oraindino hemen gara. Harrizko Herri hau kantatu zuen Gabriel Aristi olerkari bilbotarrak, harrian bilatu zuen eredu eta iraupen Jurgi Oteiza handiak, eta gaur egun, milaka eta milaka gara, Herri honi segida emateko prest gaudenok.
Folklorizaziora, desagerpenera eraman nahi gaituzte batzuek eta besteek. Eta gainera, ez dute inolako disimulurik egiten. Nahi gaituzte urtu, asimilatu, desagerrarazi, arrotz handien meneko bihurtu... eta horretan ari dira aspaldidanik. Anartean, euskaldunok bizirik jarraitzen dugu, euskara dugu ezpainetan, eta Euskal Herria maite dugu, gure ama bakarra baita. Ez dugu inolako amaorderik behar.