Saiakera

Euskal Herria Underground. 1986-2015 Bidaia elektroniko bat

Euskal Herria Underground. 1986-2015 Bidaia elektroniko bat

Idazlea: Urkixo Aierdi, Mikel

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 224

Argitaletxea: Ediciones Beta

2001eko igande anonimoa. Amaitzear da mundu analogikoa. Galdua du borroka. Gazteetako batek dantzan jarraitzen du, Imanol Salvador Ima Intermusicek gau horretan Pagoa klubean jarri duen azken diskoa gogoan. Ezin kabiturik. Zoroen pare egiten du dantza. Lehen orduko eguzki izpiekin batera mugitzen du gorputza. Arritmikoki. Gazteak oraindik ez daki Richie Hawtinen Minus-Orange1 dela, burmuineko arrakaletan gora, barrenak aldrebestu dizkion kanta. Liburu honek 14 protagonistaren testigantzak biltzen ditu. Musika elektroniko bazterreko eta autentikoenak gure herrian zer bide egin zuen ulertu edo ezagutu nahi duenarentzat, ezinbestekoa.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.