Liburuak
Aurkitu zure ibilbidea
Eleberria
Eresia

Idazlea: Labandibar Arbelaitz, Goiatz
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 112
Argitaletxea: Elkar
Aitzol Agirreren alaba Talak urruntasun ironikoaren eta min esanezinaren artean biziko ditu aitaren heriotzaren dolu egunei dagozkien fase eta zeremonia guztiak: etxean, beilatoki intimoan, herriko hil-kaperan, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen biran, agur ekitaldi instituzionalean eta mendi tontorretan eskainiko zaion agur herrikoian.
Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu egileak, umore bixiz eta behako zorrotzez, eleberri labur baina sakon, esanguratsu bezain dibertigarri honetan.