Ele ñoak
Idazlea: Aznarez Alkat, Josune
Generoa: Ipuina
Orri kopurua: 64
Argitaletxea: Lamiñarra
Liburu honetan erronkariko uskaraz bildutako 23 testu labur aurkituko dituzu. Gehienak ipuinak dira, baina bi igarkizun eta haur txikiekin jolasteko kanta bat ere ikusiko dituzu.
Guzi-guziak XX. mendekoak dira; izan ere, hainbat ikertzaileri erronkarierarekiko interesa piztu zitzaien, eta hura aztertzeari ekin zioten. Ikertzaile horiek azken hiztunen bila ibili ziren herriz herri, eta, bertze gauza batzuen artean, orain hemen dakartzagunak jaso zituzten.
Libru kontan erronkariko uskaraz bilturiko 23 testu llabur erdenen dutzu. Gehienak eleak dra, baia bi elexuriketa eta haur ñotoeki tostatako kanta bat ere ekusen dutzu.
Guzi-guziak XX. mentekoak dra, kainbat ikertzaleri uskararen izaguntako gogoa ixiki baitzitzabein eta kura ikertan hasi baitzren. Ikertzale koriek azken eletarien txerka ebili zren hiriz hiri, eta, bertze gaiza banen artean, orai keben eragutan tugunak biltu ztein.