Saiakera

Egungo euskal albuma

Egungo euskal albuma

Idazlea: Etxaniz Erle, Xabier / Fernández de Gamboa Vázquez, Karla (ed.)

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 258

Argitaletxea: EHU

Euskal literaturan azken urteotan izan diren berrikuntza handienetariko bat albuma izan da. Hitzez eta irudiz osaturiko objektu hibrido, aldakor eta malgua da albuma; bi kodeen irakurketa eskatzen duena bere osotasunean ulertzeko. Liburu honen bidez irakurlea albumen mundura hurbilduko da; liburu ilustratutik albumera dagoen eboluzioa ikusi, albumen lanketan dauden faktoreen berri izan eta haur txikien artean, baina baita helduen artean ere gero eta presentzia handiago duen literatura mota honek dituen ezaugarriak ezagutu.

Horrez gain euskaraz azken hamarkadetan egon den iraultzaren nondik norakoa ikusi ahal izango da, kanpoko lanen itzulpenak nolako eragina izan duen euskal merkatuan eta euskarazko sorkuntzan, eta honek izan duen garapena. Horrez gain, hamabi libururen komentarioak egiten dira panoramika eta kritika arloan sakontzeko asmoz.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.