Egun euritsu eta loretsu batean
Idazlea: Solé Vendrell, Carme
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 32
Argitaletxea: Pamiela etxea, Kalandraka
Ingelesez argitara eman zen 1981 urtean; Carme Solék bakarka idatzitako lehen liburua izan zen eta, egilearen beraren arabera, Veneziara egindako bidaia batean du jatorria; orduko hartan, atentzioa eman zion euritakoa irekirik eta lore-sorta bat eskuan zeramatzan mutiko batek. Horrela sortu zen testu labur-laburra eta tonu guztiz poetikoa dituen album hau. Ilustrazioekin hizketa egiten die irakurle guztiei behar-beharrezkoa den lagunkidetza-mezu bat helarazteko: guztizko errespetua naturari eta, bestalde, antibelizismoa.
Kalandrakak izenburu hau berreskuratu du bere katalogoan, hain handia den eta berriki Arte Ederren Urrezko Domina jaso duen egile katalandar honen obra ere gehitzeko.
Erosi Egun euritsu eta loretsu batean liburua: