Egañazpi, ezink esan polita ez dela...
Idazlea: Erostarbe Leunda, Gorka
Generoa: Disko-liburuak eta liburu-zintak
Argitaletxea: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
Joxemari Urbieta "Egañazpi" pandero-jotzaile Zestoarrari eskainitako liburu-diskoa. Gorka Erostarbe Leundak ondu du. Liburua Egañazpi ezagutu zuten hainbat artistaren elkarrizketekin betea dago; tartean, Mailu Sudupe "Egurrola" edo eta Ramon Zubizarreta "Landakanda" pandero-jotzaileak, eta baita Martin Aginalde eta Luis Astiasaran soinu-jotzaileen testigantzak ere.
Honekin batera, Egañazpiren grabaketa original berriak erantsi dira, inoiz argitaratu gabeak, 1962an Columbia etxeak argitaratu zituen Sakabi eta Egañazpiren bi disko remasterizatuekin batera.
Haren ahotsak bazuen zerbait ordura arte ezagutu gabea; tonu baxuetan zekien bereziki goxo abesten, trikitiaren ordura arteko moldeetatik oso bestela. Malenkonia bat inguratzen zuen naturarekikoa (Basatxoritxu, Urruti nere menditik...), goxotasun eta maitasun bat gertukoenganakoa (Amatxo laztana...), baina baita bizi-poza garaiko erreferentziekikoa ere (Arrantzalearen langintza, Aupa pilotariak...) eta abar.
Ahots bat garaiko trikitizaleek gozatzen zutena, baina belaunaldi gazteagoak ere, baita bestelako musika eta kultura moldetakoak ere, limurtzen zituena, ez alferrik hala kantatu zuen Juan Carlos Perez musikariak: "ez zik esan polita ez dela Egañazpi kantatzen, Egañazpi kantatzen...".
Bikote trinko eta oparoa osatu zuen Sakabirekin, akaso trikitiaren lehen bikote izarra, eta are, akaso lehen pop izarrak gurean, Ez Dok Amairuren bezperatan? Hainbestekoa zuen trikitiarekiko bizi-lotura, Sakabik utzi ondorenean ere, batarekin zein bestearekin jarraitu baitzuen hegan egiten, trikitia zabaltzen.
Ahots bat etxeko musikazaletasunetik sortua, Santa Engraziko ermitapean ondua, Urola bailaran behera Donostiako Trinitate plazako txapelketetaraino zabaldua; basatxoritxo bat trikiti-kantuari emana.
CDaren edukia
Sakabi eta Egañazpi. Triki-Trixa de Azpeitia. 1963
1. Lastur bidean (kalejira)
2. Zure urtebetetzea (trikitixa)
3. Ehiztarien gozamena (porrusalda)
4. Arrantzalearen langintza (trikitixa)
5. Aupa gaztiak (porrusalda)
6. Kale danetan (kalejira)
7. Aupa pilotariak (trikitixa)
8. Auxendegi maitea (porrusalda)
Sakabi eta Egañazpi. 24 ordu euskaraz. 1976-03-27
9. Kalejira
10. Mendizaleak (trikitixa)
11. Durangon bazkalduta (porrusalda)
Egurrola, Zendoia eta Egañazpi. Arrate Irratia. 1987-09-08
12. Trikitixa
13. Porrusalda
Epelde eta Egañazpi. Santa Lutziako Jaialdia. Arrate Irratia. 1989-12-13
14. Fandangoa
15. Trikitixa
Astiasaran eta Egañazpi. 1989 inguru
16. Baltsa
17. Trikitixa
18. Porrusalda
19. Fandangoa
20. Amatxo laztana (baltsa)
21. Kalejira
Martin eta Egañazpi. 1994
22. Fox-a