Saiakera

Dolu-egunerokoa (1977ko urriak 26 -1979ko irailak 15)

Dolu-egunerokoa (1977ko urriak 26 -1979ko irailak 15)

Idazlea: Barthes, Roland

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 272

Argitaletxea: Katakrak

1977ko urriaren 26tik, haren amaren heriotzaren biharamunetik, 1979ko irailaren 15era Roland Barthes-ek dolu-eguneroko bat idatzi zuen. 330 sarrera osatu zituen, gehienak datarekin. Autorea hil zenetik urte batzuk pasa ziren egunerokoa argitaratu zen arte.

Ama Barthesen bizitza intimoko figura zentral bat izan zen eta, logikoki, hemen jasotzen dena, intimitatearen eremuko testigantza bat da. Baina, aldi berean, dolua pasa duen, dolua pasatzen duen ala pasako duenarentzako argibidez jositako liburu bat da: irakurtzeko atsegina eta, batzuetan, sofistikatua, baina beti delikatua.

«Txartelak, funtsean, Parisen idatzi ziren, bai eta Ahurtin ere, Baionatik gertu, non Roland Barthesek boladak ematen baitzituen anaia Michel eta haren emazte Rachelekin».

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.