Eleberria

Deitora zaitzala Tigrisek

Deitora zaitzala Tigrisek

Idazlea: Malfatto, Emilienne

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 88

Argitaletxea: Txalaparta

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko harreman bat izan du ezkontzatik kanpo, bizitzaren oldar baten antzekoa. Mutila hil egin da bonben azpian, neskatxa haurdun dago: erabakia du patua. Mekanismo errukigabea abian jartzen den bitartean, neskatxaren familiako kideak agertuko dira banaka-banaka itzal mutuen erronda batean, Gilgamex heroi mesopotamiarraren begiradapean. Émilienne Malfattok, idazkera sotil baten bidez eta ongi ezagutzen duen Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, gizarte hertsi batean murgilduko gaitu, gizonen autoritateak eta ohorearen legeak gobernatutako gizarte batean. Ahots asko biltzen dituen eleberri garaikide bat da hau, tragedia greko baten indarraz astinduko gaituena.

Egilea

Emilienne Malfatto (Frantziar Estatua, 1989). Argazkilari, kazetari eta idazle saritua da. Frantzian eta Kolonbian ikasi zuen, eta Agence France Presse (AFP) agentziarako egin zituen lehen lanak. Ondoren, bere kasa jarri zen, eta gerra-kazetari jardun zen Iraken 2015-2016 urteetan, eta gaur egun Latinoamerika, Irak eta Frantzia artean dabil. Haren argazkiak nazioarteko argitalpenetan agertu dira, eta erakusketak ere egin ditu. Bereziki gerra ondoko auziak, feminismoa eta gizarte gaiak lantzen ditu. Que sur toi se lamente le Tigre lanak lehen eleberriari Goncourt saria jaso zuen 2021ean, eta kolonbiar aktibisten hilketei buruzko Les serpents viendront pour toi saiakerak, berriz, Albert Londres saria 2022an.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.