Poesia

Bufalo guztiak

Bufalo guztiak

Idazlea: Madariaga, Juan Ramon

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 96

Argitaletxea: Erein

2022ko Blas de Otero - Ángela Figuera poesia saria.

Beharbada dena da probisionala, dena da erreskate bat osatzeko estrategia, abiadura askoren errorea, indar zentrifugoen jolasa.

Duintasunez onartu behar dira marjinazioa eta periferia, perturbazioa eta gehiegikeria. Agian, derrotatik idatzi, konbultsiotik, balizko endekapenetik, defentsa pertsonala eginez, erresonantzia kaxa bat erdiesten duzun arte, bizitza honetan benetako ihesaldi-planik gabe zaudela onartzeko.

Bizkitartean, mimetizatu egiten gara bufaloek zapaldu eta suntsi ez gaitzaten.

Habia egin nahi nuen, baina

naturak, urrikalmendurik gabe,

okertzen ninduen.

Zuhaitza mintzatu zitzaidan,

haizeak estutu zuen landarezko egitura,

euriak apaldu zuen sikatearen borroka.

Geometriaren araudipean

zirkulua ikusi nuen tanpez.

Habitat egina zegoen.

Egilea

Juan Ramon Madariaga Abaitua (Bilbo, 1962). Hiru poema-liburu sariturekin eman zion hasiera bere poeta ibilbideari: Imentzioaren pergamuak (1989), Galera errepikatuak (1992), Elaien ausardia (1993). 1996an argitaratu zuen Argia sortzen den izartegia. 2000. urtean Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria eskuratu zuen Amodioa batzuetan bildumagatik. Madariagarenak dira, gainera, Izozmendiak (2003) eta Eroriaren logika (2009, Kritika Saria).

Bere poemetako batzuk han-hemengo antologietan ageri dira, hala nola Milenio, Ultimísima Poesía Española eta Orbanak izenekoetan. 2017an, Renacimiento argitaletxean, eta Las aguas tranquilas. Ocho poetas vascos actuales antologian, bere poema batzuk argitaratu ziren.

2015ean, Espedizioa. Mendi ororen pisua narratiba lana argitaratu zuen, galegoz ere irakur daitekeena.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.