Bihotza alderantziz zuen barraskiloa: istorio benetakoa
Idazlea: Popova, Maria / Zhu, Ping
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 56
Argitaletxea: A Fin de Cuentos
Zientzialari erretiratu batek, barraskiloen aditu bati egindako irrati-elkarrizketa bat entzun berritan, lorategiko barraskilo oso arraro bat topatu zuen halabeharrez: haren oskoleko kiribilak ez zuen gainerakoek bezala bira egiten, baizik eta kontrako zentzuan. Alegia, eskuin aldera egin beharrean, ezker aldera.
Maria Popovaren liburu liluragarri honek, zeina The Marginalian blogean idazteagatik ezaguna baita, barraskilo txikia kaxa eroso batean ikertzaileari bidaltzea erabaki zuen zientzialari jakintsuaren istorioa kontatzen du, "haren berezitasunak sekretu ederren bat gordetzen bazuen, sekretu hura agerian jartzea espero izanda"... eta baita keinu txiki horrek eragin zuen guztia ere.