Bi gehi bi (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk)
Idazlea: Francés González, José Antonio
Generoa: Haur eta gazte literatura
Orri kopurua: 144
Argitaletxea: Ibaizabal
Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori gelara iritsi zenetik, Diegoren bizitza domino piezak bezala ari da jausten. Irenek dagoeneko ez du berarekin egon nahi, gurasoen arteko harremana krisian dago, futbolak ere bazterrera utzi du gehien behar duenean. Dena ateratzen zaio gaizki! Eta okerrena da egoera konpontzen zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta gehiago okertzen duela. Diegok egoera zoro askori egin beharko die aurre nerabezaroko enigma handien erantzuna bilatu ahal izateko... Bi gehi bi lau dira?
Pertsonaia oso gizatiarraren bidez, nerabezaroaren zalantzak eta egia absolutuen arriskuak ikusten hasteko bidea.
Adina: 14 urtetik aurrera.