Bekatua
Idazlea: Labandibar, Goiatz
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 96
Argitaletxea: Erein
Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da «bere Axi». Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marrubizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu.
Bakarrizketa maistraki darabil Goiatz Labandibarrek Bekatua eleberrian. Tragikomedia honetan, protagonistaren ahots organiko eta hordigarriak txundituta utziko du irakurlea.
Egilea
Goiatz Labandibar Arbelaitz (Oiartzun, 1985), kazetaritzan lizentziatua, komunikazioan eta gidoigintzan aritu da lanean. Literaturan, narrazio laburren bildumak idatzi ditu, hala nola Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (2013), Fotogramak (2016), Hori zen dena (2019), Amez (2022) eta Donostia2016k argitaratutako Hala bazan... klixk. Poesia liburu bat ere idatzi du: Interpretazioak G minorrean (2020). Haur literaturan, Hizkien alde. Manifestua (2022) album ilustratua argitaratu du eta antzerki testuak ondu izan ditu. Bekatua du lehenengo nobela, eta berarekin irabazi zuen Ramiro Pinilla eleberri laburren saria 2021ean.