Poesia

Begien Nekea

Begien Nekea

Idazlea: Hornilla Puertas, Saioa

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 120

Argitaletxea: Ediciones Beta

Begiak nekatuta daude, gizakiak lotzen eta urruntzen gaituzten indar ezezagun eta bitxi horien testigu izan direlako, maitaleen kontraesanak hausnartu dituztelako eta naturarekin lotuta gineneko aintzinako garai esanguratsuago bat oroitzen dutelako.

Begiek ahalegin hori egiten dute beti, bidegabekeriak salatzen dituzte eta begirada kritikoa botatzen diote gure gizateari, gizatasunaren hainbat balio zaharkituak zalantzan jarriz. Ez dira mutu geratzen abusuen aurrean. Begiek memoria daukate, memoria gazia, malkoena.

Begien nekeak miaketa egiten dio kanpoko munduari baina barrunbeak ere aztertzen ditu, gizakion existentzia ulertu nahian. Zenbat gauza ikusi dituzte gure begiek?

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.