Baserria (h)uz(s)ten
Idazlea: Gaztelu, Oskar
Generoa: Poesia
Orri kopurua: 56
Argitaletxea: Erein
2022ko Ernestina de Champourcín XXXII. poesia saria.
Ama joan zaigu. Lehenago, aita eta amama joan ziren. Lur isilera. Une honetan baserrian ez da inor. Orain baserria hustu behar dugu. Eta gauzak ez dira gauzak besterik ez, giza arrastoen eramaileak ere badira. Armairu itxiak, arropak, jantziak, zapiak, gelak, ateak, loreak, inguruko basoak, haizea, euria, bakardadea, mina, heriotza. Hau dena kontatzeko ez dago hitzik, poesia ez bada. Poemek lagundu didate hutsik zegoen espazioa betetzen. Sakonean ahaztutako zerbait ateratzen lagundu didate. Poema batek esan ezin dena iradoki dezake. Amaigabeko amildegian sakontzen du.
Egilea
Oskar Gaztelu (Larrabetzu, 1964). Urkulu errota-baserrian sortua. 2019an, Nire bizitza ni barik lanarekin, Arabako Foru Aldundiak antolatutako Becerro de Bengoa saiakera lehiaketa irabazi zuen. Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historiako irakaslea da. Irakasle ikasketak egina, eta Ingeles Filologian lizentziatua. Larrabetzuko sorreraren historia EIMAn bitartez argitaratua du on-line. Gizakiaren barne garapen arloan, hau da, jakiteko nor garen, non gauden eta nora joan nahi dugun, bost urtean formatua dago Claudio Naranjo psikiatra eta musikagilearekin Psikologia integratzailean; Programazio Neuro-Linguistikoan (PNL) Practitioner diplomaduna; «Language Acquisition Behaviour»ean (words that change minds) formatua.