Eleberria

Barraskiloek baino bat gehiago

Barraskiloek baino bat gehiago

Idazlea: Labaka Mayoz, Ane

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 88

Argitaletxea: Erein

«Gurasoak gai ziren sentitzen zutenari eusteko, eta eusteko, eta eusteko, eta, azkenerako, niri ere amorrua habia egiten hasi zitzaidan ahots-kordetan. Arnasa falta nuela sentitzen nuen eta, unerik larrienetan, desesperatuki aritzen nintzaion ahokadaka inguratzen ninduen masa beltz likinari. Teilatupe hartako isiltasuna oihartzuntzen zitzaidan etengabe. Eta nik, nik zarata behar nuen. Izeba Anak hondartza urrun batetik ekarritako itsas-karakola belarriratzen nuen sosegu bila eta, hasieran, lagun egiten zidan barrenetik sortzen zitzaion zurrumurruak. Olatu urdinen kulunka gordetzen zuen maskorrak; itsaso barea, ia hila. Eta nik, nik zarata behar nuen. Gaiztotu zedila itsasoa; oldar zedila arroken aurka».

Egilea

Ane Labaka Mayoz (Lasarte-Oria, 1992) bertsolaria eta idazlea da. Euskal Ikasketak egin zituen, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak. 2019an Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburua koordinatu zuen Miren Artetxerekin batera, eta, 2021ean, Algara mutilatuak saiakera argitaratu zuen. Ezpainetakoa (2018, Peru Abarka saria) album ilustratua, Totototo (2021) haurrentzakoa eta Erradikalak (2022) antzerki liburua ere ondu ditu orain arte. Egun, sorkuntzari emana bizi da.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.