Baloreak
Idazlea: Kortabitarte, Nerea
Generoa: Poesia
Orri kopurua: 44
Argitaletxea: Autoekoizpena
Gipuzkoako hamabi emakumeren ilustrazioen bidez egindako ibilbide poetikoa da Baloreak. Ilustrazio bakoitza balio unibertsal batekin eta Hondarribian bizi den Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak idatzitako poema batekin lotuta dago. Bidasoa ibaiko migratzaileen dramaz sentsibilizatzea eta hildako guztiei omenaldia egitea da helburua.
Baloreak programan hamabi emakume ilustratzailek hartu dute parte, Sara Essery donostiarrak, June Martin, Maialen Arocena, Nerea Bermejo eta Patri Taberna irundarrek, Hondarribian jaio edo bizi diren seik: Lesakako Ane Garmendia, Julia Lasa, Maore Sagarzazu, Naiara Goikoetxea, Zuriñe Uriarte eta Noelia Sierra eta Jone Taberna. Hitzaurrea Noelia Lorenzo Pino idazle irundarrak idatzi du, eta honako hau dio: "Nerea Kortabitartek hegan aske dabiltzan bere hitzekin batera osatutako bilduma hau aurkezten digu. Laztandu eta bildu egiten duen erabateko gozamena. Eta astindu ere egiten duena. Batez ere, hurbil-hurbiletik eta ezintasun handiz bizi dugun Bidasoa ibaiaren tragedia. Ezinbesteko liburu da hau; migratzaileengan jartzen du fokua, eta zeharka, 2021aren hasieran altxatu zen mugako hesi itsusi eta bidegabe horretan".
Baloreak hirueleduna da, eta Bidasoa eskualdeko hiru hizkuntzetan argitaratu da: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren Olatuak dirulaguntza jaso du eta Euskadiko liburu-denda guztietan eta egilearen webgunean dago eskuragarri.