Azken portuko postdatak

Idazlea: Andueza Altuna, John / Luzurraga Zarrabeitia, Asel
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 180
Argitaletxea: Elkar
Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez-aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza… Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere.
Bakarka literatura ibilbide sendoko idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela bat idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, arin eta atseginez irakurtzen dena, baina gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena. On degizula!