Azken amazona
Idazlea: Almberg, Nina
Generoa: Eleberria
Orri kopurua: 144
Argitaletxea: Erein
XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konkistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena. Gizon zuriei eraso egin zieten bertako emakume indigena gudarien izenaz bataiatu zen oihana eta eskualdea: Amazonia. Orobat esan ohi da emakume batzuk, Icamiabak, luzaro bizi izan zirela eremu hartan gizonezkoengandik aparte. Baina nor ziren emakume haiek? Eta nola bizi ziren?
Gaur egun bertan ere, Amazoniako arro osoan, emakumeek –eta baita gizon batzuek ere– beren bizi-ereduaz eta beren hitzaz, emakume haiek biziarazten jarraitzen dute.
«Oraindik ere ikusten ari naiz, goiz-albako laino lodietan, eurien urtaroan, ia-ia garden: agerketa kezkagarri samarrak. Emakumeak baino ez ziren, emakumeak baizik ez ziren ikusten. Isil-isilik iristen ziren, zurezko piragua luze batean, eta moilatik aparte samar lehorreratzen ziren. Bizpahiru arraunlari ontzian geratzen ziren, zaintzaile; bestelako hamarren bat lehorrera jaisten ziren. Biluzik egoten ziren denak, azala ia beltza ukitu gorri batzuekin, lotsariak beren ile luzeaz estaltzen zituztela. Ibilera zaluz paseatzen ziren kaleetan zehar beren alabatxoekin. Bazirudien zehazki zekitela nora joan behar zuten».
Egilea
Nina Almberg 1988an jaio zen. Master bat du historia garaikidean eta beste bat dokumentalgintzan. Ikerketa-laguntzaile lan egiten du, eta geroztik hainbat erreportaje egin ditu RTS (Suitzako Irrati-Telebistarako), France Culture eta Arte Radiorako. Irrati bidezko fikziozko serie bat sortu zuen 2020an, Per comme personne, arrakasta handikoa eta goraipamen ugari jaso dituena. Horrekin batera, soinu-errealizazioari buruzko tailerrak ere gidatzen ditu publiko gaztearentzat, Parisen eta Bretainian. Azken amazona (2021) da bere lehen eleberria. Aurten Pour Suzanne argitaratu du.