Haur eta gazte literatura

Armiarma oso lanpetuta dago

Armiarma oso lanpetuta dago

Idazlea: Carle, Eric

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 32

Argitaletxea: Pamiela etxea, Kalandraka

Zaldia, behia, ardia... baserriko abereak armiarma hartaratzen saiatzen dira beraiekin joateko. Armiarmak, ordea, bere amarauna egiten dihardu, harik eta euli bat harrapatzen duen arte... Jarraikitasunari, ahaleginari eta ondo egindako lanari buruzko obra bat da hau. Testu xume eta erritmiko baten bidez, errepika-formulak baliatuz, aurreirakurle eta lehen irakurleekin irakurri eta entzuteko album ezin hobea da. Gainera, zeta-harizko testura bati esker, hatzen ukimenaren bidez ere jaso daiteke istorioa.

Eric Carle nazioarteko haur literaturaren arloko egile handienetako bat da. Obra zabal baten jabe da, eta haren irudi alai eta koloretsuetan nabarmentzen da, kasu honetan bezala, collage delako teknika.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.