Haur eta gazte literatura

Anna Kopek eta dragoiaren bihotza

Anna Kopek eta dragoiaren bihotza

Idazlea: Larrageta, Haritz

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 136

Argitaletxea: Erein

Desertuko harea galtzerdietan oraindik, Beijingera joan beharko dute Uxuek eta Jokinek. Han, mundua kontrolatzen saiatzen ari den pertsona nor den jakingo dute, azkenean.

Baina, zer da Shenlong proiektua?

Eta zergatik da hain garrantzitsua dragoiaren bihotza?

Egilea

Haritz Larrageta (Iruñea, 1986). Txikitan idaztea eta komikiak marraztea gustuko bazuen ere, institutua bukatu zuenetik ez zuen ezer idatzi 2013ra arte. Orduan, beste egitekorik ez zuela edo, hasi zen narrazio laburren lehiaketa batzuetara aurkezten eta, nolabait, sari batzuk eman zizkioten. 2019an Iruñeko Udalak antolatzen duen Egile Berrientzako Euskarazko Literatur Lehiaketan lehenengo saria jaso ostean, iruditu zitzaion heldua zitzaiola gauza luzexeagoak idazten hasteko momentua. Baina beste kontu batzuekin entretenitu zen eta 2021era arte ez zen Anna Kopek eta matrioxken kondaira idazten hasi.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.