Saiakera

Alferrikakoaren balioa. Manifestua

Alferrikakoaren balioa. Manifestua

Idazlea: Ordine, Nuccio

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 224

Argitaletxea: Pamiela argitaletxea

Alferrikakoaren balioa izenburuak iradokitako oximoronak argibide bat merezi du. Aipatzen dudan balio edo baliagarritasun paradoxikoa ez da jakintza humanistikoak eta, oro har, etekinik sortzen ez duten jakintza guztiak alferrikakotzat jotzen dituen hori. Oso bestelako adiera da, askoz ere zabalagoa, funtsa edo muina edozein helburu utilitaristatatik urrun duten jakintzen balioaren ideia nire gogoeten erdigunean jarri nahi izan baitut. [...] Dohainezkoa dena hiltzen uzten badugu, uko egiten badiogu alferrikakoaren sormen-indarrari, etekinaren bila joatera bultzatzen gaituen sirena-kantu hilgarria besterik entzuten ez badugu, eritu eta erotuko den gizatalde bat sortuko dugu, noraezean ibili eta, azkenean, bere buruaren eta bizitzaren zentzua galduko duena. Eta orduan, espirituaren desertifikazioak zimeltzen eta idortzen gaituenean, benetan zaila izanen da imajinatzea Homo sapiens ezjakinak oraindik eginkizun bat bete dezakeela gizateria gizatiarrago bihurtzeko zereginean.

Egilea

Nuccio Ordine (Diamante, 1958) irakaslea eta filosofoa da, eta aditu hoberenetakoa bai Errenazimentuan bai Giordano Brunoren pentsamenduan. Gaur egun, Literatura Italiarreko irakaslea da Harvard University Center for Italian Renaissance Studies delakoan, baita Alexander von Humbolt Stiftung-en ere, eta unibertsitate askok gonbidatu dute Estatu Batuetan (Yale, New York University) eta Europan (École des Hautes Études en Sciences Sociales –Paris–, École Normale Supérieure –Paris–, Paris IV Sorbonne, Paris III Sorbonne Nouvelle, Centre d’Études Supérieures de la Renaissance –Tours–, Institut Universitaire de France, Paris VIII, Warburg Institute, Eichstätt Unibertsitatea –Alemania–). Haren liburuak hizkuntza askotara itzuli dira, baita txinerara, japonierara eta errusierara ere. Brunoren obren edizio berriaren zuzendaria da, eta, Yves Hersantekin eta Alain Segondsekin batera, bere ardurapean ditu Parisko Les Belles Lettres argitaletxearen klasikoen hiru bilduma. Italian ere bilduma batzuen zuzendaria da: «Sileni» (Napoli, Liguori), «Classici del pensiero europeo» (Turin, Nino Aragno) eta «Classici della letteratura europea» (Milan, Bompiani). Corriere della Sera egunkarian idazten du.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.