Eleberria

Alexander Wolfen mamua

Alexander Wolfen mamua

Idazlea: Gazdanov, Gaito / Perez, Eli

Generoa: Eleberria

Orri kopurua: 170

Argitaletxea: Igela

Migrante errusiar batek, 1920ko hamarkada zoroko Parisen dela, narrazio liburu bat erosi, eta bertan topatuko du zehatz-mehatz bere bizitzako gertakari lazgarriena idatzita: Errusiako Gerra Zibilean etsai bat tiroz hil zuenekoa. Ezinezkoa da baina. Liburuaren autorea ezin da bizirik egon. Alexander Wolf idazlearen bilaketa hasi besterik ez da egin...

Zer da Gaito Gazdanoven liburu hau? Ispilu hautsia, zaldi zuri bat, boxeolari alegera eta kazetari ilunen pagotxa, zaldi zuri bat, gauaren barreneko thrillerra, zaldi zuri bat, maitasun hirukien tratatua, zaldi zuri bat, abiada bizian datorren ihes ederra, Errusiako baso amaigabeetatik Parisen diren migranteen borsch plater epeletara, eta zaldi zuri bat. Ez zorabiatu, eta on egin.

Gibelsolasa: Iñigo Aranbarri.

Egilea

Gaito Gazdanov. Osetiar jatorriko errusiar idazle eta kazetaria. Nerabea zela armada zuriarekin borrokatu ostean, Parisen exiliatu zen. Tren-garbitzailea, Sorbonako ikaslea eta Citroën fabrikako langilea izan zen, baita erresistentziako kidea ere okupaturiko Frantzian, iheslari juduei eta partisano sobietarrei lagunduz. Gaueko taxi gidaria eta Radio Free Europeko editorea izan zen urte luzez. Perestroikara arte haren lanak ez ziren bere jaioterrian argitaratu. Munichen zendu arren, Parisen lurperatua da. Bizitza bizi behar da, eta Gazdanovek ederki bizi izan zuen berea.

Itzultzailea

Josu Zabaleta (Legazpi, 1948). Erromako Tomas Akinokoaren pontifize unibertsitatean filosofian lizentziatua. Hordago argitaletxearen, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren, Senez aldizkariaren eta EIZIE elkartearen sortzaileetakoa. Dozenaka liburu ekarri ditu euskarara. Bitan irabazi du Euskadi Saria, 2001ean eta 2008an, Guy de Maupassant eta Gesualdo Bufalino itzultzeagatik. Itzulpengintzaren Espainiako Sari Nazionala jasotakoa da 2013an, eta 2021ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu du. Eskuzabal bezain argia da.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.