Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Aldaxka pozoituak

Aldaxka pozoituak

Idazlea: Ibarra, Aritz

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 48

Argitaletxea: Txalaparta

2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pean bildu dira zenbait herritar. Frontean hil ziren soldadu haien patriotismoa eta balentriak goraipatu dituzte bertan. Gauean baina, iluntasunak kaleak estali dituenean, oroitarriko pertsonaiek bizia hartu eta gertatutakoaz mintzatzen hasiko dira, orain arte itzaletan izan diren bizipenak argitara ateraz.

Murgil zaitez Frantziaren menpeko euskal lurraldeak bete-betean kolpatu zituen eta belaunaldi oso bat xehatu zuen gertaera ikaragarri honetan.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.