EUSKAL EDITOREA SM ‘BERRIA’ egunkariaren eta www.berria.eus webgunearen argitaratzailea da. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea EUSKAL EDITOREA SMk (IFK: B20809040), Martin Ugalde kultur parkean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 2034. tomoan, 73. folioan, SS-22521 orrian. Harremanetarako: [email protected]
www.berria.eus BERRIA egunkariaren edizio digitala da. Webgunea bera eta haren edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, softwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-PartekatuBerdin baimenaren pean. Baldintza horiek salbuespen hauek dituzte: ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.
EUSKAL EDITOREA SMk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko eta kazetaritzako jarraibide guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena eskatzen du aldez aurretik, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
www.berria.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta, halakoetan, EUSKAL EDITOREA SM ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan), eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; EUSKAL EDITOREA SM ez da inola ere erantzule izango.
EUSKAL EDITOREA SMk eskubidea du bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisurik gabe; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu ditzake, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma moldatu, nahi duenean.
Erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, EUSKAL EDITOREA SMk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako epaile eta auzitegien eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.