Zuloagaren obrak ikusgai Bilbon maiatzetik aurrera

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
ARTEA.Bilboko Arte Ederren museoak Ignacio Zuloagaren ehun obra inguru bildu ditu artistaren atzera begirakoa osatzeko. Maiatzaren 29tik aurrera egongo da ikusgai erakusketa, eta bertan ikusi ahalko diren artelanen %60 orain artean inoiz erakutsi gabeak direla azaldu du Javier Novo komisarioak. Erakusketan, margolariaren ibilbidea hiru ataletan banatu dute: Gaztaroa, Zuloaga Zuloagaren aurretik eta Zuloaga Zuloagaren ondoren. Mikel Lertxundi erakusketako komisarioarekin batera egindako ikerketa lana «arkeologikoa» izan dela azaldu du Novok, Zuloagaren obren bila mundu osotik ibili baitira. Lertxundik esan duenez, Zuloagari atxiki zaizkion ezaugarri artistikoak «justifikatzea» da erakusketaren helburua, sortzailearen lan kopuru «esanguratsua» plazaratuz. Erakusketa horrez gain, museoaren hezkuntza programa ere azaldu du Bilboko Arte Eder Museoak. Programaren arduradun Maria Antoñanzasek nabarmendu duenez, ikasle, gazte, familia, heldu zein 60 urtetik gorako publikoari zuzendutako programa ondu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.