Elkarrizketak

Zortzi finalistak elkarrizketatu ditu BERRIAk

Bertsolariek finalaren inguruan hausnartu dute Miren Mujika Telleria, Naroa Torralba Rodriguez, Jone Bastida Alzuru eta Andoni Imaz kazetariekin

Zortzi finalistak, igandean, oholtzako eserlekuetan jarrita. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2022ko abenduaren 20a
16:43
Entzun

Maialen Lujanbio Zugasti: «Goizean falta izan nituen olatuak aldean izan nituen arratsaldean»
Ez zuen marka jakin bat egin nahi, finalean zortzikote horrekin kantatzearekin soilik lortua baitzuen bere helburua. Hirugarrenez jantzi zuen txapela, eta «pixkanaka» ari da pozten.

Amets Arzallus Antia: «Uste dut egin dudala egin nahi nuena eta bilatzen nuena»
Buruz burukorako haren izena esandakoan, minutu bateko txalo zaparrada batez erantzun zuen publikoak. Eskertuta eta aho zapore onarekin dago, finala amaierara arte jokatuta.

Aitor Mendiluze Gonzalez:«Sartu nintzen baino hobeto atera naiz, alde askotatik»
Txapelketako helburu nagusiak garbi zituen: «Jendearekin egoteko modua zaintzea eta gozatzea, bertsotan nire modua erakustea, eta, batez ere, gozatzea».

Sustrai Colina Akordarrementeria: «Koska bat igotzea falta izan zitzaidala iruditzen zait»
Gustura, baina ez guztiz. Zapore horrekin geratu zen Colina finalean egindako saioarekin. «Ez nintzen disgustura geratu. Uste dut momenturen batean egin nuena baino lan brillanteago bat falta izan zitzaidala».

Alaia Martin Etxebeste: «Denbora dezente pasatu nuen gaiak ekartzen»
Orokorrean, nahiko gustura dago finalean egindako lanarekin, baina, oraindik «zurrunbilo» batean denez, zaila egiten zaio irakurketa argi bat egitea.

Beñat Gaztelumendi Arandia: «Sentsazioa dut ariketa guztietan utzi nuela zerbait»
Orain arteko finalak «zurrunbilo bat bezala» bizi izan ditu, bertsolaritzaren barruan duten esanahiarengatik, eta halatsu gertatu zen herenegun ere.

Nerea Ibarzabal Salegi: «Pozarekin konektatu ordez, beldurrarekin konektatu dut»
Kolektiboarentzat ederra, norberarentzat ez horrenbeste. Hala adierazi zuen agertokian sentitutakoa, finalaren ondorengo prentsaurrekoan.

Joanes Illarregi Marzol: «Lortu nuen gustura sentitu eta niretik pixka bat ematea»
Guztiz deskonektatu gabe eta buru erdia oraindik Iruñean zuela zen finalaren biharamunean, neke fisikoa eta emozionala pilatuta, eta behar beste deskantsatu gabe. Baina, garrantzitsuena, pozik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.