Zinemagintza, euskara hutsean

Lekeitioko 35. Euskal Zinema eta Bideo Bilera hasiko da gaur, eta datorren zapatura arte iraungo duAurten 30 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta beste bi ere proiektatuko dira

Film amateurrak ere proiektatuko dituzte Lekeition. BERRIA.
2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
35. Euskal Zinema eta Bideo Bilera egingo da Lekeition. Hogeita hamabi lan proiektatuko dira,baina horietariko bi ez dira leihaketara aurkeztuko Zilarrezko Antzara irabazteko. Beste urteetan lez, lan profesional zein amateurrak, film laburrak eta luzeak, dokumentalak, sormenezkoak zein argumentuzkoak proiektatuko dituzte gaur arratsaldean hasita eta datorren zapatura arte. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira, Lekeitioko Ikusgarri aretoan.

Gaurko emanaldia Harek egunek Larrazabaleko eskolan filmarekin hasiko da. Busturiako Goierri auzoan 30eko hamarkadan sortu zen Larrazabale eskolako ikasle ohiek bertan izan zituzten bizipenak jasotzen ditu lanak. Besteren artean, Damudot Zaldibarko heavy taldearen azkenbideoklipa eta Tortila emakume batek jasaten dituen tratu txarrei buruzko film laburra ere proiektatuko dira.

Bihar, Lekeitioko Emakume Taldeak eginiko ekintza ugariak biltzen dituen Potxuak kaleak hartzen filma eta Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa, andrazkoek jasandako ahanztura eta horien isileko istorioak batzen dituen dokumentala ere emango dituzte, besteak beste.

Bermeo 1912 filma izango da eguenean, besteak beste. Urte hartan izan zen galernak 143 arrantzaleren heriotza eragin zuen, eta gehienak bermeotarrak baziren ere, Lekeitioko bi txalupa ere hondoratu ziren. Arrantzale baten oroitzapenek gidatzen dute gertaera hari buruzko dokumental hori.

Landa eremuari buruzko Lanbroa filma, irlandar eta euskaldun gazte batzuek surfa dela medio elkarrekin trukatzen dituzten esperientziei buruzko Cross Cultur Surf: Part 1 Lahinch erreportajea eta beste bederatzi proiekzio izango dira barikuan.

Zapatua izango da azken eguna, eta proiektatuko diren lau film laburrez gain, II. Benito Ansola beka bien irabazleen izenak jakinarazi dituzte. Launa milaeuroko diru laguntza emango diete bi irabazleei, euskarazko ikusentzunezko produkzioak sustatzeko.

Lehiaketara aurkeztuko ez diren bi filmak Lekeitio. Arteak kalean eta Emakumeen ahalduntzea, aldaketarako giltza izango dira. Lehendabiziko erreportajean Lekeitioko Nazioarteko Kale- Antzerki Jaialdiko momentuak eta jendearen iritziak erakutsiko dituzte, eta bigarrena Koldo Leniz lekeitiarrak eginiko dokumentala da. Bertan, Indiako emakumearen egoera gordina erakusten du, eta horri aurre egiteko emakumeen ahalduntzea eta hori lantzeko moduak erakusten ditu.

Hamabi sari banatuko ditu epaimahaiak, zeina Jokin Oregi produktore eta aktoreak, Kepa Arruza kultur zinegotzi eta Nostromo zineforumaren zuzendariak eta Zuhar Iruretagoiena eta Mario Ortiz EHUko Arte Ederretako irakasleek osatzen duten. Sariak sormenezko, argumentuzko eta dokumental sailetan banatuko dira, lan profesionalen arloan eta lan amateurrenean. Sail bakoitzeko lehendabiziko klasifikatuak Zilarrezko Antzara eta ordainsaria jasoko ditu, eta bigarrengoak Antzara eta ordainsaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.