Zinemagileen arteko solasaldiak Donostian

Estibaliz Urresola. JON URBE / FOKU.
2022ko urriaren 19a
00:00
Entzun
ZINEMA. Bigarren urtez, Zinemagileen arteko elkarrizketak izeneko ikastaroa egingo dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean, azaroaren 3tik aurrera, Donostiako Zinemaldiaren eta Elias Kerejeta Zine Eskolaren lankidetzarekin. Lehenengo saioan, Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernandez Iriartek parte hartuko dute solasaldian. Hurrengoetan, berriz, Albert Serra, Ari Ribas eta Artur Tort (azaroaren 22a), Mikel Gurrea eta Laura Rubirola (abenduaren 13a), Fernando Franco, Telmo Irureta eta Valeria Sorolla (urtarrilaren 11), Pilar Palomero eta Sofia Escude (otsailaren 16a), Alauda Ruiz eta Carlota Pereda (martxoaren 9a), Alberto Rodriguez eta Rafa Cobos (apirilaren 13a), Belen Funes eta Marçal Cebrian (maiatzaren 4a) eta Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga (maiatzaren 26a) ariko dira. Saio guztiak 19:00etan izango dira, doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.