KRITIKA. Haur eta gazte literatura

Zikin ditzagun eskuak

Ttarttalok kaleratutako 'Artista egingo zaituen liburua' lana. TTARTTALO
Ttarttalok kaleratutako 'Artista egingo zaituen liburua' lana. TTARTTALO
2024ko irailaren 29a
05:00
Entzun

'Artista egingo zaituen liburua'

Haurtzaroak dituen plazer txikien artean eskulanek ohorezko lekua dute. Berdin dio zein jarduera den, eskuak narrastu eta materialak eraldatu badaitezke era libre batean.

Akaso honegatik Artista egingo zaituen liburua izenburuak kilikak eragiten ditu sabelean.

Proposamena oso erakargarria da, historiako hogeita bost artista nabarmenengana hurbiltzeko aukera eskaini nahi baitu, bakoitzarekin lan-teknika bat ikasteko.

Esaterako, Leonardo Da Vinci aurkezten zaigu bere biografiaren zertzelada batzuk eskainiz eta, batik bat, bere giza gorputzaren proportzioak neurtzeko zaletasuna azalduz. Alegia, italiar honek jorratu zituen alor desberdinetatik, artegintzakoan zentratzen da azalpena, ez orokorrean, baizik eta irakurleak praktika dezakeen haren artegintzako alor zehatz batean.

Pentsa dezagun gauza bera proposatzen dela gainerakoekin, alegia: Hokusairen xilografia, Moses Williamsen siluetagintza, Seuraten puntillismoa, Hilma Af Klimten mugikariak, edo Sobelen zipriztin teknika...

Azalpen testuak eta ariketa proposamen zehatzak egiten dira bakoitzarekin. Azalpenak testu korrituan daude, astun xamarrak akaso, eta ariketak oso ongi zehaztuak, egingarriak gehienetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.