Durangoko Azokan izan zenak ikusiko zituen Zetak taldearen mahaiaren inguruan osatzen ziren ilara luzeak. Ukaezina da Pello Reparazen taldearen arrakasta, eta hori erakusten du azken egunetan gertatutakoak ere.
Duela bi egun, taldeak salgai jarri zituen egiten ari den birako azken kontzerturako sarrerak; 2023ko urriaren 7an izango da hori, Bilboko Kafe Antzokian. 45 minututan agortu ziren. Orduan, beste data bat iragarri zuten, aurreko egunerako. Berehala saldu ziren haiek ere, eta, arrakasta ikusita, hirugarren egun bat programatu du Zetak-ek: urriaren 5a. Salgai daude egun horretarako txartelak.
âš ï¸ÂDATA BERRIA (3.a)âš ︠https://t.co/fyIwFMvECopic.twitter.com/jybfQfhMSB
— ZETAK (@zetak_org) December 19, 2022
Ikusi gehiago:«Helduleku bat eskaini nahi genion jendeari»